XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Dagokion administrazioak, kaltedunei ordaindu ondoren, erantzukizuna bere kabuz eskatuko die bere agintari eta gainerako langileei, baldin eta dolu, erru edo zabarkeria larria egon bada beren jardunean.

Horretarako, erregelamenduz ezarritako prozeduraren instrukzioa egin behar du lehendabizi.

Erantzukizun hori eskatzeko ondoko irizpideak hartuko dira kontuan, besteak beste: zein kalte egin den, kaltea nahita ala nahigabe egin den, zein den herri-administrazioetako langileen lanbide-erantzukizuna eta langile horiek nolako lotura duten emaitza kaltegarri hori eragitearekin.

3. Era berean, administrazioak prozedura bera erabil dezake administrazioko agintari eta langileen aurka, baldin eta, dolu, erru edo zabarkeria larria dela eta, kalte edo galerarik eragiten badute administrazioaren ondasun eta eskubideetan.

4. Erantzukizuna dagoela adierazten duen ebazpenak administrazio-bidea amaitzen du.

5. Aurreko lerroaldeetan esandakoa gorabehera, dagokionean eskumena duten auzitegiei erruduntasun-testigantza emango zaie.

146. artikulua. Zigor-erantzukizuna